XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina guk gaur ezagutzen dugun industria indartsu eta azkar hau, Ingalaterran, XVIII. gizaldian sortu zen.

Industri iraultza izenez ezagutzen da.

Orduan eta han hasi ziren harri-ikatza sua egiteko erabiltzen.

Orduan eta han sortu ziren hainbat makina, lana eskuz egin beharrean tresna hauen bidez errazago eta azkarrago egiten.

Makina berriak, lantegi berriak ekarrri zituzten.

Lantegi berri eta haundiak, berriz, ugazabak edo nagusiak sortu zituzten.

Eta lan egiteko era berri honek, bizikera berria sortu zuen.

Industriak munduan duen eragina guztiz haundia da.

Erdi Aroan, gizon batek berak zekien lan bat hasi eta bukatzen.

Industria garai honetan, berriz, gizon bakoitzak lanaren pusketatxo bat bakarrik daki egiten.

Biderkadura batek zenbat zati dituen, hainbat langile berezi, gutxienez, eta askotan askoz gehiago, ibili dira hori egiten.

Honi, lanaren banaketa deritzaio.

Herrien aurrerapena, gehienbat, industriak dakar.

Herri atzeratu batetan, ehuneko larogei-larogeita hamarrek nekazaritzan egiten dute lan.

Herririk aurreratuenetan, ehuneko zortzi aski dira nekazaritzarako.

Besteek, industria eta zerbitzuetan egiten dute lan.

Ameriketako Estatu Batuak, Japon, Alemania... ditugu gaur herririk industriatsuenak... eta aurreratuenak.